Zaporeak proiektua

Nor gara?

Zaporeak Solidario Garapenerako Elkartea gastronomia eta elkartasuna uztartzen dituzten proiektuak lantzen dituen elkarte bat gara. Gure herrian sukaldaritzak eta gastronomiak duten indarraz baliatuta, elikadura beharra eta arazoak dituzten herrialde eta pertsonak laguntzea dugu xede. Boluntarioa talde bat gara, 30 urte baino gehiago gastronomia herrikoiaren alde lan egiten ibili den Intxaurrondoko Gastronomia Elkartearen oinordekoak.

Zer egiten dugu?

Gastronomia eta elkartasuna uztartuz proiektuak martxan jartzen ditugu. Gure lehen proiektua Etiopian jarri genuen martxan, Wukro herrian Angel Olaran aita zuri hernaniarrarekin batera Ostalaritza eta Gastronomia Eskola, kontserbategia eta gaztaindegia abiatzea zen helburua. 2016az geroztik gerratik ihesi Grezian mugitu ezinda dauden errefuxiatuak laguntzen dihardugu, bertara joan eta bertan kozinatzen dugu errefuxiatuen artean otorduak banatzeko. Proiektu horretarako baliabide pertsonal, ekonomiko eta materialak lortzeko hainbat sentsibilizazio ekintza antolatu eta babesten ditugu Euskal Herrian zehar.