Albisteak

Albisteak

2019.05.27

Zapore Gaztea

Proiektura jende gaztea erakartzea da Zaporeak Proiektuak, Gaztezulo eta Gaztearekin martxan jarri duen ekimenean. Horretarako, gazteen artean erreferente diren bi komunikabideetako kideek Lesbosera bidaiatuko dute.

Zaporeakek ez du soilik Lesbosen egunero egiten duen lanean laguntzeko prest dagoen gazteria bilatzen, beste helburuetako bat ere bada gazteak proiektuak Euskal Herrian dituen zereginetara gehitzea, antolatzen diren ekintzetan edota ideia edo egitasmo berriak proposatuz, Zaporeak aurreraka jarrai dezan lagundu dezaketen egitasmoak, bai diru funtsak eskuratzeko edota jendartea sentsibilizatu eta kontzientziatzeko.

8 pertsona izango dira ekainak 2 eta 6 bitarte Lesbosera bidaiatuko dutenak, alde batetik, Zaporeakek egiten duen eguneroko lana islatzeko. Sukaldeko egun bat nolakoa izango den biziko dute, Zaporeakeko boluntarioekin arituko dira, euren egunerokoa ezagutuko dute, eguna hasten dutenetik, elikagaien erosketa, produktuen prestaketa, kozinatzea eta otorduen banaketa.

Zaporeak barrutik ezagutzeaz gain, bertatik bertara ezagutuko dute Lesbosen bizi diren pertsona errefuxiatuek bizi duten egunerokotasuna, euren istorioak ezagutuz eta baita horiek laguntzen dituzten proiektu ugari ezagutuz ere.

Horren berri ematen joango gara gure sare sozialetan.