Albisteak

Albisteak

2019.03.28

Zaporeak Proiektua Mozambikera doa

Mozambike larrialdi egoeran dago, Idai tifoiak gogor jo du herrialde afrikarra eta dagoeneko 750 hildako utzi ditu. Iragan martxoak 15ean lurra jo zuenetik herrialdeak krisi humanitarioa bizi du eta nazioarteari laguntza eskatu eta hori pixkanaka iristen ari da.

Espainiako Gobernuaren Lankidetza eta Garapen ministerioak martxan jarritako START programaren baitan joango dira Zaporeak Proiektuko kideak Mozambikera, munduan sortzen diren krisi humanitario eta larrialdi egoerei aurre egiteko programa dugu berau. Munduko Osasunaren Elkartearen oniritzia jaso du programak eta hau izango du bere lehen espedizioa.

Zaporeak-Start

Lehen espedizio hori, datorren ostiralrean, martxoak 29, irtenga eta honakoek osatuko dute: 43 medikuk, lojistika eta koordinazio teknikoaz arduratzen diren 12 pertsona eta 3 sukaldarik. Azken horiek izango dira Zaporeak Proiektuko kideak.

zaporeak-hospital

Zikloiak kaltetutako pertsonak hartatzeko gaitasuna duen ospitale bat muntatzea da misioaren helburua, gaitasun kirurjikoa duen ospitale bat, gaixo eta heriei laguntza medikua emateko. Ospitale mugikorrak, 200 pertsona hartatzeko gaitasuna du, 7 ebakuntza larri eta ez hain larriak izan daitezkeen beste 15 egin ditzake egunero. Material guztia bi hegazkinetan bidaltzen da.

zaporeak-cirugia

Zaporeakek espedizio honetan sukaldeko lanak egingo ditu, gosaria, bazkaria eta afaria kozinatzea izango da proiektuko sukaldarien lana eta otordu horiek mediku, personal tekniko eta gaixoek jango dituzte, gutxigorabehera 120 pertsona egunero.

zaporeak-camas

Lan horri aurre egiteko lehen bidaian Zaporeak Proiektuko hiru kide joango dira Peio, Zazpi eta Iñaki, horiei txanda egingo diete bigarren bidaia batean beste hiru boluntariok, Josi, Joseba eta Fernandok.

Zaporeak Proiektuak beharra duten pertsonak laguntzen jarraitzen du, jomuga berri bat, egitasmo berri bat, laguntza humanitarioa ematen jarraitzen dugu.