Albisteak

Albisteak

2018.12.19

Elkartasun bonoen sariak banatu dira

Martxoan aurkeztu zuen Elkartasun Bonoen kanpaina Zaporeak Proiektuko Bidasoako boluntarioen taldeak. 5.000 bono jarri ziren salgai, 5€an, eta bono bakoitzarekin Zaporeak Proiektua eta pertsona errefuxiatuen aipamena egiten zuen eskumuturrekoa ematen zen opari.

Boluntario sare zabalari esker, hainbat salmenta puntu izan ziren, asko Bidasoa inguruan, baina, baita Euskal Herriko beste hainbat txokotan ere. Sare zabal horrek eta boluntario sarearen laguntza eta bultzadarekin 5.000 bonoak saltzea lortu zuen Bidasoako taldeak. Egindako lan eskergak emaitza ezin hobea izan zuen.

Bonoen familia argazkia

Elkartasun Bonoek hiru sari zituzten jokoan:

1. saria: Bi pertsonentzako astebeteko egonaldia Olatua belaontzian Ibiza eta Formenteran.

2. saria: Bi pertsonentzako dastatze menu bat Alameda Jatetxean eta gaua Obispo Hotelean.

3. saria: Bi pertsonentzako afaria eta gaua Obispo Hotelean.

Abuztuak 23an egin zen zozketa eta honako zenbakiak izan ziren saridunak.

Zenbaki saridunak

Hiru hilabete pasa dira ordutik eta jada sariak jasotzeko epea amaituta, aipatu, bigarren eta hirugarren sariak banatu direla soilik. Lehenengo saria hutsik geratu da, hiru hilabete pasa ostean ez da agertu eta antolatzaileek erabaki dute sari hori beste baterako uztea. Bigarren eta hirugarren saridunek jada jaso dituzte euren sariak eta espero dugu horiekin gozatu izana. 

Bigarren saria  Hirugarren saria

Eskerrik asko Elkartasun Bonoaren kanpaina bultzatu zuen Bidasoako Boluntario taldeari eta bonoa erosiz kanpainarekin bat egin zenuten guztioi!