Albisteak

Albisteak

2018.12.14

"Jantzi Negua" kanpainako arropa martxan

Ia hilabete pasa da "Jantzi Negua" kanpaina egin genuenetik, hilabete luze, baina atzo izan balitz bezala gogoratzen dugu. Herritarren erantzuna ikusgarria izan zen, elkartasun uholde batek busti gintuen eta indar horrek bultzatuta aritu gara jo ta ke lanean hilabete honetan guztian zehar.

Gure aurreikuspenek bi-hiru kamioi bidaldu genituela zioten, baina hainbestekoa izan da herritarren erantzuna eta laguntza, 2-3 baino, 13 kamioi bidalduko ditugula pertsona errefuxiatuen neguak janztera. Horrek, eragin zuzena izan du gure antolakuntzan, aurrez hitzartuak genituen elkarteek ez baitzuten hainbesteko arropa bolumena jasotzeko gaitasuna.

Gauzak horrela, neguko arropa jasoko zuten leku eta elkarte berrien bila aritu gara kamioiak jaso eta horrela zuen laguntza eta babesa pertsona errefuxiatuetara iritsi zedin. Askotan kostata, baina lortu dugu bildutako arropa guztia pertsona errefuxiatuen neguak janzteko bidean jartzea.

Ondorengo kamioi kopurua irten da herrialde bakoitzetik:

Donostia: 4 kamioi

Iruñea: 3 kamioi

Gasteiz: 2 kamioi

Bilbo: 1 kamioi

Kamioi horiek ondorengo jomuga izan dute:

Grezia: 7 kamioi bidaldu dira Chios, Lesbos eta Tesalonikara

Siria: 3 kamioi bidaldu dira Aleppora

Frantzia: Kamioi 1 bidaldu da Calaisera

Oraindik ere arropa falta da bidaltzeko, baina dagoeneko hitzartua dugu nora iritsiko den, horren berri emango dizuegu dena itxia dugunean. Ezin amaitu, zuri, herritarrari, eskerrak eman gabe, "Jantzi Negua" kanpaina arrakastatsua izan zedin zure "erantzukizuna" izan baita. Eskerrik asko bihotzez!